Gipuzkoako Industria Arloko Ingeniaritzako Profesionalen Elkartea
Gure etorkizuna eraldatzeko Ingeniaritzako profesionalen topagunea.


Zer da
Gipuzkoako industria arloko ingeniaritzako profesional guztiak bildu nahi dituen irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, ondorengo helburuekin:
Bazkideen profesionaltasuna sustatzea, gure izen ona eta interes orokorrak zainduz.
Ingeniaritzarekin lotutako kultur, zientzia eta teknika lan bat egitea, prestakuntza-erakundeekin lankidetzan.
Arazo amankomunak konpontzeko Industria-arloko ingeniaritzako beste erakunde eta elkarte batzuekin lankidetzan aritzea.
Industria-gaiei buruz Administrazio Publikoa informatzea, eta aholkatzea eskatzen zaigunean.
BAZKIDE GISA ALTA EMATEKO
Interesa dutenak eskaera-orria deskargatu, bete eta GIAI Idazkaritzako posta-elektronikora, secretaria@giai.eus, bidal dezakete, eskaera berresteko, eta, berrestu ondoren, Elkartetik pasa daitezke alta-eskaera pertsonalki kudeatzeko
Albisteak
JARDUERA-LIZENTZIA (IREKIERA) PROIEKTUAK EGITEKO ONLINE IKASTAROA
Jarduera-lizentziako proiektuak egiteko (irekiera-lizentzia ere esaten zaio), profesionalek ezagutza tekniko handia izan behar dute, bai eta aplikagarria den araudia eta jarduera-lizentzia lortzeko azken helburua lortzeko administrazioetan eskatzen den tramitazioa sakon ezagutzea ere.
Kultur jarduerak
Gure bazkideen ingurune soziala hobetzeko eta haien arteko harreman ludikoa sustatzeko, urtean zehar honako jarduera hauek antolatzen ditugu:

Haurrentzako sukaldaritza-tailerrak

San Tomas azoka

Argazki lehiaketak
Elkarte gastronomikoa
Gure Elkartetik COGITIG-ko elkarte gastronomikoa bazkideen esku jartzen dugu. Momentu eta mota guztietako uneak partekatzeko ingurune atsegina izan dadin saiatzen gara.
Zerbitzuaren kalitatea mantentzeko asmoz, elkartearen egunerokoa, aurrekontuak eta kontabilitatea kudeatzen ditugu, baita beharrezko diren hobekuntzak ere. Gizarte-onura denez, COGITIG-k eta Elkarteak gastuen balantze negatiboa jasaten dute diru-sarreren aurrean. https://cogitig.com/eu/elkarte-gastronomikoa
Azpimarratu beharreko puntuak:

Sukaldaritzako kultura sustatzea

Gizarte-arloko elkarreragina

Osasuna eta ongizatea

Ekitaldiak eta jarduerak
Zerbitzuak
Elkartetik ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkiegu gure kideei:
Kultur jarduerak
Gure osasun emozionala hobetzen dute, adierazpen pertsonalerako eta gizarte-loturarako bide bat eskainiz.
Bazkideentzako informazio interesgarria
Funtsezkoa da informatuta egotea
EZ aseguruak baldintza onuragarrietan
Gure lan profesionalen gaineko erantzukizuna babestuta izan behar dugu.
Online eta aurrez-aurreko prestakuntza
Ezaguera de pertsonen botere Iturri handiena.
Lan-poltsa
Elkargokideak enpresekin eta proiektuekin konektatzeko bidea.
Neurketa-tresnen alokatzea
Tresna egokiak izateak lana errazten du.
Formakuntza
Gure Elkartean pentsatzen dugu ezaguera dela pertsonen botere iturri handiena, guztiz edukitzea ezinezkoa da, menperatzea bezala. Baina garrantzitsua da harenganako hurbiltze konstante bat izatea. Horregatik, etengabeko formakuntza eskaintzen dugu industria-ingeniaritzako jarduera-eremu ezberdinetan, gure birziklatze profesionala erraztea izanik gure helburu nagusietako bat.
COGITIG-ekin eta beste formakuntza-enpresa batzuekin lan egiten dugu, honako arlo hauetan formazioa emateko:
Proiektuen kudeaketa
Egiturak
Mugikortasun elektrikoa
BIM/CAD/CAE
Efizientzia eta ziurtapen energetikoa
Instalazio elektrikoak, termikoak, gasezkoak, energia berriztagarriak, etab.
Industria-segurtasuna eta suteen aurkako babesa.




