Gipuzkoako Industria Arloko Ingeniaritzako Profesionalen Elkartea
Gure etorkizuna eraldatzeko Ingeniaritzako profesionalen topagunea.


Zer da
Gipuzkoako industria arloko ingeniaritzako profesional guztiak Bildu nahi dituen irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, ondorengo helburuekin:
Bazkideen profesionaltasuna sustatzea, gure izen ona eta interes orokorrak zainduz.
Ingeniaritzarekin lotutako kultur, zientzia eta teknika lan bat egitea, prestakuntza-erakundeekin lankidetzan.
Arazo amankomunak konpontzeko Industria-arloko ingeniaritzako beste erakunde eta elkarte batzuekin lankidetzan aritzea.
Industria-gaiei buruz Administrazio Publikoa informatzea, eta aholkatzea eskatzen zaigunean.
Albisteak
ChatGPT Online Ikastaroa Ingeniarientzat eta Arkitektoentzat (eguneratuta)
Parte-hartzaileek ChatGPT eremu profesionalean baliatzeko gaitasunak eskuratuko dituzte, eta baita eguneroko bizitzan ere, eraginkortasuna hobetuz
Eraikin berri eta existenteen energia – eraginkortasunaren ziurtagitiako online ikasataroa ( CE3X)
Hiru asteko iraupena duen online ikastaro honen helburua da eraikin berri eta existenteen energia – ziurtagiriak egiteko gaitasuna ematea, IDAEk garatutako CE3X aplikazio berria erabiliz, ziurtagiri horiek egiteko metodo sinplifikatuan oinarrituta.
Power BIri buruzko sarrera, adimen artifizialaren integraziaorekin
Datuak aztertzeko eta txostenak sortzeko gaitasuna funtsezkoa da edozein ingurune profesionalean. Power BI datu bistaratzean liderra den tresna bat da, eta adimen artifizialeko (IA) funtzionalitateekin integratuz, profesionalek ikuspegi aurreratuak aprobetxatuz eta prozesuak automatizatu ditzakete.
Kultur jarduerak
Gure bazkideen ingurune soziala hobetzeko eta haien arteko harreman ludikoa sustatzeko, urtean zehar honako jarduera hauek antolatzen ditugu:

Kirol jarduerak

Jarduera gastronomikoak gure Elkartean

Asteburuko irteerak

Haurrentzako sukaldaritza-tailerrak

San Tomas azoka

Argazki lehiaketak
Elkarte gastronomikoa
Gure Elkartetik COGITIG-ko elkarte gastronomikoa bazkideen esku jartzen dugu. Momentu eta mota guztietako uneak partekatzeko ingurune atsegina izan dadin saiatzen gara.
Zerbitzuaren kalitatea mantentzeko asmoz, elkartearen egunerokoa, aurrekontuak eta kontabilitatea kudeatzen ditugu, baita beharrezko diren hobekuntzak ere. Gizarte-onura denez, COGITIG-k eta Elkarteak gastuen balantze negatiboa jasaten dute diru-sarreren aurrean. https://cogitig.com/eu/elkarte-gastronomikoa
Azpimarratu beharreko puntuak:

Sukaldaritzako kultura sustatzea

Gizarte-arloko elkarreragina

Osasuna eta ongizatea

Ekitaldiak eta jarduerak
Zerbitzuak
Elkartetik ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkiegu gure kideei:
Kultur jarduerak
Gure osasun emozionala hobetzen dute, adierazpen pertsonalerako eta gizarte-loturarako bide bat eskainiz.
Bazkideentzako informazio interesgarria
Funtsezkoa da informatuta egotea
EZ aseguruak baldintza onuragarrietan
Gure lan profesionalen gaineko erantzukizuna babestuta izan behar dugu.
Online eta aurrez-aurreko prestakuntza
Ezaguera de pertsonen botere Iturri handiena.
Lan-poltsa
Elkargokideak enpresekin eta proiektuekin konektatzeko bidea.
Neurketa-tresnen alokatzea
Tresna egokiak izateak lana errazten du.
Formakuntza
Gure Elkartean pentsatzen dugu ezaguera dela pertsonen botere iturri handiena, guztiz edukitzea ezinezkoa da, menperatzea bezala. Baina garrantzitsua da harenganako hurbiltze konstante bat izatea. Horregatik, etengabeko formakuntza eskaintzen dugu industria-ingeniaritzako jarduera-eremu ezberdinetan, gure birziklatze profesionala erraztea izanik gure helburu nagusietako bat.
COGITIG-ekin eta beste formakuntza-enpresa batzuekin lan egiten dugu, honako arlo hauetan formazioa emateko:
Proiektuen kudeaketa
Egiturak
Mugikortasun elektrikoa
BIM/CAD/CAE
Efizientzia eta ziurtapen energetikoa
Instalazio elektrikoak, termikoak, gasezkoak, energia berriztagarriak, etab.
Industria-segurtasuna eta suteen aurkako babesa.
